XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 ARRETA HAUNDIZ, ELKARREKIN KATEKESIRA GATOZ

(JESUSEK, BERAREKIN EGON GAITEZELA NAHI DU)

1. Sarrera experientzia.

- Jolasen bidez:
- nere entzutea
- nere ikustea
-nere hitzegitea

nolakoak diren arretaz jabetu.

2. JESUSEN DEIA.

- Xabiertxo konturatzen da arreta gutxi jartzen duela ikusteko eta entzuteko, bere erruz.

Eta, Jesusek, bere ingurukoen bidez berari dei egiten dioela konturatzean, bi marrazki egiten ditu: a) Bat, bere aurpegiko begiak haundi-haundi margotuz; horrela gehiago begiratzen saiatuko dela adieraziz.

b) Bestea, bere buruko bi belarriak haundi-haundi margotuz, lehenago eta arretaz dei guziak entzun nahi dituela adieraziz.

Zuk, hiru zentzu hoietatik, arreta beharrik haundiena duzula eta hobeto saia nahi duzula adierazteko, zere burua nola marraztuko zenuke?

3. ERLIGIO EXPRESIOA.

(Marrazki hau koloretu ezazu, eta azpian zure nahia hitzez idatzi).